Menú Cerrar

Hasiera


GELDITU!
Emisio baxuen aitzakiagatik autoak hirietan debekatzea
– Tiketa eta kameren kontrola
– Bankuen, erregaien eta elektrizitatearen lapurreta
– Peaje ilegalak: AP-8, Barazar, Laudio, Txorierri…

Herritar, dendari, autonomo eta enpresen kontrako oztopo, lapurreta eta kontrola egunez egun handiagoa da. Aski dela esateko ordua heldu zaigu!

1. Emisio baxuen aitzakiarekin autoen %50k ezin izango da sartu Bilboko erdigunean ekainaren 15etik aurrera eta laster beste hiriburuetan ere ez. Eta, progresiboki, 2030erako ia auto bat ere ez. Emisioak txikitu nahi dituztela? EZ, EZ eta EZ, dena gezurra da.  Gero eta janari eta produktu gehiago Afrika, Asia edo Amerikatik ekartzen dituzte. Laranjak, adibidez, Valentziatik ekarri beharrean Hegoafrikatik itsasontziz eta gero Holandatik kamioiez, kutsadura izugarri handituz. Okelaren %100 adibidez, Bizkaian eta Araban, kanpotik ekartzen dute, hiltegiak nahita itxi dituztelako, hain zuzen ere, autoak Bilbora sartzea debekatu nahi diguten berberek. Benetan emisio baxuak nahi izatekotan 0 km bultzatu behar da baina Europako nekaritza eta abeltzantza suntsitzen ari direnez, hori dena bost axola zaie.

2. Tiketa eta kamaren kontrol diktatoriala. Enpresa handiei zergak ez ordaintzea uzten diete bitartean (Amazon….), denda txikienek, azoka batean dabiltzan nekazariek… ticketa jarri behar dute, une oro saltzen dutena Ogasunak jakin dezan. Horretarako dirutza gastatu behar dela? Fakturak prestatzeko denbora gehiago ematen dela? Hacker batek enpresa guztien fakturazioa, bezeroak, prezioak… hackeatu ahal dituela eta horrekin enpresa horien etorkizuna arriskuan jarri? Bost axola zaie. Kontrol osoa nahi dute. Baina guk argi dugu: datu pertsonalak ezin dira babestetu ticket jai eta kamerekin, erabat kontrajarriak direlako.

3. Bankuen, erregaien eta elektrizitatearen lapurreta. Monopolio gisa diharduten banku, erregai eta argiaren enpresek nahi dutena kobratzen digute. Lehiaren Epaitegiak soilik txiki eta ertainei jartzen dizkie isunak, handienei nahi dutena egiten uzten dien bitartean. Adibidez, aurrezki kutxak, Pastor bankua, Bankia… laster Sabadell? desagerrarazi dituzte, hiru banku handiek merkatu osoa kontrolatu dezan eta ondorioz, nahi dituzten interesak eta komisioak kobra ditzaten. Telefonian ere 3 enpresa nagusi bakarrik utzi dituzte. Monopolioak gelditzen ez baditugu, ezer gabe utziko gaituzte.

Eta hori gutxi balitz, zergak aberastasuna baino 3 aldiz gehiago handitzen dizkigute, eta hala ere, zor publikoa pertsonako 38.000 euro izatera heldu da (2.000 euro gehiago urtero). Porrotera garamatzate!

4. Peaje ilegalak: AP-8, Barazar, Laudio, Txorierri… Estatuan autopisten kontzesioak amaitu direnean, legea betez, bidesariak kendu dituzte Burgosen, Katalunian, Valentziako Komunitatean…. Hemen legez kontra, kobratzen jarraitzeaz gain, bidezerga berriak jartzen ari dira (Beasain-Bergara…) baita errepide normaletan ere, Arratia eta Nerbioi eskualdeetan adibidez. Horretarako eskuratu genuen autonomia? Besteek baino gehiago ordaintzeko? Herritarrei legez kontrako peajeak kobratzeko?

Elkarrekin, gure ekonomia eta eskubideak babesteko!

Elkarteak: Izan Auzokrazia, Osasuna Libertad eta AP-8 Peajerik ez

Izan Auzokrazia herritarren zerbitzura dagoen tresna da. Pertsona zintzoen arteko lankidetzan oinarritzen da, eta lankidetza horren helburua benetako ondasun komuna da.

Guri dagozkigun gai guztietan inplikatu nahi dugu, bai analisietan, bai erabakietan, bai horien ezarpenetan. Pertsona burujabeak eta gure erabakien erantzuleak gara. Horregatik, ez dugu hirugarrenen esku utzi nahi norberaren erabakiak izan beharko luketena.

Herritar informatu, parte-hartzaile eta arduratsuengan sinesten dugu, gure eginkizuna herritarrak batzarretan antolatzea baita, boterea behetik gora joan dadin, auzoaren, herriaren, Auzokraziaren boterea defendatzen baitugu partitokraziaren aurrean.

Beharrezko tresnak sortu nahi ditugu alternatibak eskaintzeko, arazoak konpontzeko eta gizarte gisa aurkezten zaizkigun erronkei aurre egiteko, Auzokraziaren printzipioetatik abiatuta, herritarrak pertsonalki eta sozialki kontzienteagoak izan gaitezen, askeagoak eta burujabeagoak gure erabaki guztietan.

Era berean, Izan Auzokraziak gizartearen ikuspegi integrala defendatzen du, arrano ikuspegia, angelu handikoa, herritarrak ondo informatuta egoteko eta arduraz parte hartu eta erabaki ahal izateko. Horrela, eragiten diguten erabakiak behetik gora hartuko ditugu.

Izan Auzokraziaren balioak pertsonaren balioan oinarritzen dira, gure arbasoen Gizabidean:

– Sen ona: ondasun komuna
– Osotasuna: pentsatu + esan + egin
– Pertsonak errespetatzea eta aintzat hartzea
– Neurria: gauzak neurriz egitea
– Balioa: egin behar duguna egitea.


IZAN AUZOKRAZIA pertsonen eta herrien burujabetza defendatzen duen mugimendu sozial eta politikoa da, gure etorkizuna erabaki ahal izateko. 2030 Agenda globalista denaren estrategia eta helburuak gelditzeko elkartu gara, baita erantzun bateratua emateko: Estatu totalitaristei, gure ekonomiaren suntsipen orori, eskubide eta askatasunaren aurkako eraso askotarikoei, baita osasunaren eta herrien identitatearen aurkako eraso anitzei ere.

Agendak dakartzan eskakizun totalitario horiek sistema demokratikoaren muina urratzen eta hausten dute: norberaren askatasuna. Pertsonei eta gizarteari hainbat betekizun ezartzen zaie, orain arteko araudiak errespetatu gabe, eztabaida eragin gabe, bozketarik egin gabe eta lege kontrol batere gabe.

Horrela, 2030 Agendaren atzean dauden benetako botere ikusezin eta ezkutuek gure bizitzei, familiei eta herriei eragiten dieten benetako erabaki garrantzitsuak hartzen dituzte.

Bitartean, sistema osatzen duten alderdi politikoek agindu horiek haien gain hartzeaz gain, helburu horiek lortzeko transmisio lana besterik ez dute egiten. Ondorioak nabariak dira: herrien burujabetza galtzea; informazioa  erabat kontrolatzea “egia” bakarra egon dadin; diru eta identitate digitalarekin kontrol izugarria; herritarren pobretze sistematikoa erakunde publikoen, oligopolioen, bankuen… eskutik; nekazaritza, abeltzaintza, denda eta enpresa txikien eta autonomoen suntsiketa programatua…

Azken batean, helburua gizabanakoen eta herrien eskubide guztiak ezabatzea da. Gainera, ezabatze hori gizartearentzat onuragarria dela esango digute. Zapalketa totalitario hori ezkutatzeko “Denon onura” bilatzen ari direla esango digute, nahiz eta norbanakoaren eta gizartearen gainetik eraiki.

Herrien aurkako eraso koordinatu horiei guztiei aurre egiteko behetik gora antolatu behar dugu, herriz herri eta sektorez sektore. Eroskeriarekin edo mehatxuekin kontrolatu ezin dituzten egitura libre guztiak berreskuratu behar ditugu: lagunak, batzarrak, elkarteak, kooperatibak … eta lan pertsonal handia.

Guk dugun botere pertsonala izugarria da, horretaz jabetzen bagara. Pentsatzea,  planifikatzea eta abian jartzea…

Egitura sendoa behar dugu, eskualdeetan erreferentea izango dena, jende askea bilduko duena, globalisten eta haien konplizeen gehiegikeriak geldiaraziko dituena. Egitura bat lagunduko duena proiektuak sortzen, askatasunak berreskuratzen, ekonomia babesten, gizarte antolatzen, janaria edukitzen, osasuna ziurtatzen…

Izan Auzokrazia borroka honetan erreferente garrantzitsu izateko eta beharrezkoak diren esparru guztietan jardun ahal izateko jaio da.

Batu zaitez Izan Auzokrazia-ra!!

ALBISTEAK

Esaten dutena baina egiten dutena

Esaten dutena eta egiten dutena / Lo que dicen y lo que hacen …

Izan Auzokraziak programa aurkeztu du

Programa honek gure ildo nagusiak gidatzeko balioko du, Parlamentuan ordezkaritza lortu zein ez lortu. Bost atal nagusi ditu eta bakoitzak zenbait azpiatal. Osorik irakurtzeko …
Aberri-Eguna

“Pro libertate patria, gens libera state”

Izan-Auzokraziak, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan parte hartzen duen plataformak, Aberri Eguna ospatu du Bidanian, Gipuzkoan. Nahiz eta herritar askok ez ezagutu, Bidaniako Usarraga baserrian Gipuzkoako …
Bideoa: La libertad nunca ha sido una concesión

Bideoa: La libertad nunca ha sido una concesión

La libertad nunca ha sido una concesión.Es una conquista, y ahora nos toca a nosotros defenderla. Askatasuna ez da inoiz kontzesioa izan. Garaipen bat da, …
EU