Menú Cerrar

“Pro libertate patria, gens libera state”

Aberri-Eguna

Izan-Auzokraziak, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan parte hartzen duen plataformak, Aberri Eguna ospatu du Bidanian, Gipuzkoan. Nahiz eta herritar askok ez ezagutu, Bidaniako Usarraga baserrian Gipuzkoako lehen Batzar Nagusiak biltzen ziren antzina.

Bertan gogoan izan dugu -XIV. mendeko Obanosko infantoi nafarren leloa: **Prest egon, jende askea, aberriaren askatasunaren alde** Hauek auzokratikoki hautatuak izan ziren eta jauntxo eta handikien gehiegikerien aurka borrokatzeagatik jazarpena eta heriotza kasu batzuetan jasan izan behar izan zuten. Orain, zortzi mende geroago, bertako politikarien, Europako goi funtzionarioen eta nazioarteko multinazionalen lapurretak eta zapalketak salatzeko batu gara, herriei pobrezia eta mendekotasuna, globalismo uniformizatzailea eta desagarpen kulturala ezarri nahi dizkietelako.

Gure ustez egoera honetatik irteteko, herrien auzokrazia, batzarrak eta komunala da irteera bakarra, egoera hau iraultzeko eta herri guztien askatasuna eta eskubideak berreskuratzeko.

“Pro libertate patria, gens libera state”

“Aberri askearen alde, jende librea, jaiki”

Horixe zen Obanosko Infantzoien Biltzarraren goiburua. Biltzarra erakunde independentea izan zen XIII eta XIV. mendeetan, auzotarrek libreki hautatzen zuten, eta, Nafarroako Erreinuaren eskualde guztiak ordezkatzen zituen Biltzarrak. Infantzoien zeregina jendea zaintzea eta defenda-tzea zen, askotarikoak baitziren nobleen eta Erregeen tratu txarrak, gehiegikeriak zein erasoak. Herritarren eskubideak eta askatasuna bermatu nahian, infantzoiak pertsegitu eta zigortu zituzten, batzuetan, hil ere egin zituzten. Jauntxo eta handikiek bat egiten zuten Biltzarraren helburua (xedea) oztopatzen, eta infanteei subertsiboki eta ezkutuan haien kontra jokatzea leporatzen zieten.

Zortzi mende pasa eta gero, gehiegikeriak, bidegabekeria eta erasoak nagusi dira gaur egun ere,  orain, lehen ez bezala, bertako politikoak, Europako goi mailako funtzionarioak eta nazioz gaindiko korporazio arduradunek herriari pobrezia baino ez diete eskaintzen, haiek ordainetan globalismo uniformatzaileari mendekotasuna eta erabateko suntsidura kulturala eskaintzen dituzte.

Antzinako borreroek eta gaurko borreroek beldurra baliatu eta baliatzen dute gure izaera indartsua eta librea txikitu, eta, pertsona otzanak bihurtzeko. “Gizarte-ingeniería” desberdinak erabiltzen dituzte gu guztiok ume bilaka gaitezen, gu nahastu, paralizatu eta beldurrez joka dezagun. Giza-loturarik gabe, indarrik gabe, balio sendoak bereganatu gabe eta ausartak izan gabe haiek erraz menderatuko gaituzte ezinbestean.

Goiz eder honetan Ernio, Urkobieta eta Ilaun mendien artean elkartu gara Bidania herriko Usarraga baserrian. Hemen 1457 urtetik 1700 urtera arte Gipuzkoako Batzar Nagusiak biltzen ziren. Gure geografiaren hainbat lekutik zetozen jende “libreak” bilerara hurbiltzen ziren; hemen eztabaidatu, elkarrekin erabakiak hartu eta emandako hitzari eusten zioten. Hemen sinatu ziren akordio handien artean 1481eko urriaren 20an sinatutakoa nabarmentzen da. Izan ere, Ingalaterra eta Gipuzkoaren arteko adiskidetze-akordioa sinatu zen, eta, artean, itsasoan garaitzeko ziren norgehiagoka eta areriozko tirabirak amaitu ziren.

Obanos eta Usarraga baserriko Batzarrak inspirazio-iturri dira guretzat. Leku honetan iragana eta oraina elkartzen dira, paraje honetan gure arbasoen arnasa sentitzen dugu, beraien adorea eta egia antzematen ditugu. Besteekin gara, naturarekin gara, kultura baten barruan gara; horregatik daramagu Izan izena. Komunitate bat gara, eta komunitate garenez gero, erabaki nahi dugu. Batzarrean osatzen da gure demokrazia.

Aberri Eguna Usarraga baserrian ospatzeak esanahi handia du. Globalismoak eta pobreziaren Agendak gure porrota ekonomiko, sozial eta kulturala nahi dute. Euren inposaketa eta aginduak gure komunitatea suntsitzen ari dira, gu guztiok mendean hartu eta askatasuna lapurtu nahi digute. Hemen bildu garenok gure arteko loturak mantendu nahi dugula aldarrikatzen dugu eta ideologien gainetik, denon ongia bilatzen duen politika defendatzen dugu. Diktadura orori, lokalari zein globalari, uko egiten diogu eta deseroso sentitzen den guztiei dei egiten diegu gure borrokara batzeko.

Obanosko Infantzoien goiburua berreskuratu behar dugu: “Pro libertate patria, gens libera state” “Aberri askearen alde, jende librea, jaiki!!  Globalismoa eta pobreziaren Agenda geldituko ditugu !!

Gure  amaren etxea
defendituko dugu
otsoen kontra,
globalismoaren kontra,
OMSren kontra,
NATOren kontra,
eliteen kontra,
kontrolaren kontra,
gure amaren etxea
defendituko dugu.

Kenduko digute
askatasuna,
diru fisikoa,
elikadura burujabetza,
osasuna,
eta indarra aterako dugu,
defendituko dugu gure amaren etxea.

Hilko gara,
eta beste batzuk etorriko dira atzetik
baina gure amaren etxeak zutik jarraituko du

ETORKIZUNA BERMATZEKO GLOBALISMOA ETA 2030 AGENDA GELDITU DITZAGUN

GORA IZAN AUZOKRAZIA

EU