Menú Cerrar

Ekintzak

EKINTZAK

Administrazioak jakingo luke nor diren enpresa bakoitzaren bezeroak, prezioak, deskontuak Informazio hori ez da inoiz enpresa bakoitzetik atera behar, hackeatuz gero enpresa askoren etorkizuna arriskuan jarri dezakeelako. Duela hilabete batzuk estatuko milioika zergadunen datuak lapurtu zituzten, eta orain gauza bera gertatzen bada?

Nahi dute guk softwarea ordaintzea, hori jartzeko prestakuntza hartzea, gure aholkulariei kuota handiagoa ordaintzea, ticketak dakarren lan berri horiek gure gain egotea….

Eta hori guztia BEZaren aitorpenak berdin betetzen jarrai dezagun, hau da, lan bikoitza eta gastu bikoitza betikoentzat.

Neurri horren helburua da autonomoei, enpresa txiki eta ertainei lan eta gastu gehiago sortzea, eta EAEtik kanpoko enpresa handiek (Amazon, Zara…), aldiz, ez dute halakorik egin behar. Gelditu behar dugun eraso berri bat!

Izan Auzokrazia baldintzapeko onarpen eredu bat zabaltzen ari da, Gipuzkoako hainbat merkatarik aurkeztu dutena, eta orain arte Ticket jai ez eskatzea lortu dugu. Informazioa nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: izanauzokrazia@gmail.com helbidera.

EU