Menú Cerrar

Izenpeak: Peajeak, Ticket…

IZENPEAK

INFORMAZIO GEHIAGO

Izan Auzokraziak 10.000 izenpe bildu nahi ditu lau eskaera hauek egiteko:

a) Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiei jarri dituzten eta jarri nahi dituzten peajeak kentzeko, baita AP-8koa ere, zilegiak ez direlako, erregaiaren zergetatik jadanik ordaintzen ditugulako edota kontzesioa orain dela 20 urte amaitu zelako.

b) Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruña, Barakaldo eta Getxoko udalei auto erdiak hirietan sartzea ez debekatzeko, bestela Konstituzioak onartzen digun mugitzeko eskubidea kenduko digutelako.

c) Araba eta Gipuzkoako Aldundiei Ticket Bai kentzeko eta Bizkaikoari ez jartzeko, aldundiek ez dutelako eskubiderik enpresek eta autonomoek zein bezero dituzten, ze prezio dituzten… jakiteko. Izan ere, informazio hori hacekrrek lapurtuz gero enpresak hondatu ditzaketelako. Gainera Amazon, Mercadona, Zara eta beste handiek ez dute egin behar.

d) Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari energien eta finantzen merkatuetan oligopolioak kentzeko eta lehiakortasuna egoteko, benetako kostua ordaindu beharrean,  bikoitza ordaintzen ari garelako.

Ticketa, bidezergak eta emisio baxuaren kontrako helegiteak jarri nahi ditugu Epaitegian. Gastuetan laguntzeko hemen duzu kontua: Kutxabank ES16 2095 0113 10 9117239605 (Mik.). Adi laster egingo ditugun ekintzen deialdietara!

Zure izenpearekin ozenago esango diegu:

    EU