Menú Cerrar

Programa

PROGRAMA

Izan Auzokrazia herriaren boteraren aldeko mugimendu bat gara. Auzokrazia gizartea behetik gora antolatzeko tresna bat da, Euskal Herrian foruak kendu aurretik martxan zegoenaren ikuspegian oinarrituta. Auzokrazia pertsona zintzoen arteko lankidetzan oinarritzen da, zuzenean, bitartekaririk gabe. Aukera bat sortu dugu dagozkigun gai guztietan esku har dezagun, horiek aztertzen, erabakitzen eta gauzatzen, beti ere,  gure gaitasunen eta ezagutzen arabera.

Izan Auzokraziaren programa, Eusko Legebiltzarraren hauteskunderako

Ardatzak
1) Ardatzak

Elikadura eta Ingurumena
2)  Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
3)  Banaketa
4)  Basogintza
5)  Ingurumena

Ekonomia
6)  Enpresak
7)  Merkataritza
8)  Finantzak
9)  Mugikortasuna

Herri zerbitzuak
10) Irakaskuntza
11) Osasuna
12) Etxebizitza
13) Justizia eta eskubideak
14) Administrazioen bestelako zerbitzuak
15) Partaidetza
16) Nazioartea eta lankidetza

Gizartea
17) Familiak, demografia eta generoa
18) Umeak
19) Gazteak
20) Emigrazioa
21) Adinekoak eta aniztasun funtzionala dutenak
22) Kultura, hizkuntzak, historia, etnografia
23) Animaliak

PROGRAMA-2024.pdf

Auzokraziaren 5 oinarriak:

  1. Batzarra. Herriko edo arloko batzarra izango da erabakigunea. Batzar horiek udal, aldundi eta beste lekuetara eraman beharreko proposamenak proposatu eta adostuko ditu. Aurrekontuak eta gai garrantzitsuak urtero herritarrek bozkatuko dituzte. Bozeramaileek batzarren ahotsa eramango dute erakundera, eta urtero txandakatuko dira edo berriro aukeratu ahal izango dira. Dietak baino ez dituzte kobratuko, ez soldatarik edo bestelako prebendarik.
  2. Komunala bultzatuko da, hau da, herriaren kontrolpean dauden edo egon behar diren ondasun publikoak: eskolak, lehen mailako osasun arreta, lehen mailako justizia, elektrizitatea, ura….
  3. Auzolanak edo “Veredak” egingo dira gizartea saretzeko, herritarrek elkar ezagutzeko eta zergak murrizteko.
  4. Zuzenbide Piriniarra. Batzarrek Pirinioetako edo Ohiturazko Zuzenbide eguneratuaren arabera jardungo dute, eta herriari kalte egiten dioten kanpoko aginduei Foru Pasea egingo zaie.
  5. Gizabidearen printzipioen arabera zuzenduko da: lanaren balioa, zintzotasuna, iritzi desberdinak bateratzen saiatzea, etab
EU