Betebeharra
Aldundiek enpresa eta autonomoak behartzen dituzte orain fakturak egiten diren une berean Ogasunera bidal ditzaten.
Iruzur handiak jarraituko du
Egoitza fiskala EAEn ez duten multinazionalek eta beste enpresa batzuk ez dute egin beharko: Amazon, Zara… Kasualitatez, eta Ogasun Ministerioko Teknikarien Sindikatuaren arabera, multinazionalak eta enpresa handiak dira iruzur fiskalaren %72aren erantzuleak, eta dute Ticket bai jarri behar!!!
Gastu eta arazo gehiago
Tikectak gastu gehiago dakar, informatizatu behar delako edo softwarea eguneratu; edo batzuetan, ordenagailu berriak jarri behar direlako; edo lan gehigarria delako BEZ berdin aitortzen jarraitu behar delako; edo dendak ixtea eragiten ari delako (200 saltoki baino gehiago Gipuzkoan)…
Hackeatzeko arriskua
Baina neurri horrek dakarren arriskurik handiena da ordenagailu bakar batean faktura guztiak izango dituztela bezeroekin, produktuekin, deskontuekin, ezaugarriekin eta abarrekin.
Datuen babesik gabe
Ticketarekin datu pertsonalen eta enpresen babesa desagertzen da, eta Administrazioak dena jakingo du gutaz: zer jaten dugun, nora joaten garen, zer gaixotasun mota ditugun, etab.
Datuen lapurreta
Hacker batek datu horiek lapurtzen baditu (duela gutxi gertatu da Santanderren, Iberdrolan, Ogasunean…), enpresa asko arriskuan egon daitezke, datu horiek guztiak lehiakideek erabil ditzaketelako.
DEIALDIA
Igande honetan, ekainak 16, 18:00etan, Bilboko ZingirakalekoTinglatuetan, “Ticketbai-ren Kaltetuak” elkartea aurkeztuko da.
Pertsona, autonomo, langile eta enpresaburu guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera. Gure pribatutasunarekin amaitu nahi duen kontrol digitala gelditu dezagun! Txikiak zapaltzen jarraitzea gelditu dezagun!Multinazionalak kontrolatu!