Menú Cerrar

Stop+ Auzokraziak eskerrak eman ditu jasotako botoengatik

Hauteskundeen emaitzen aurrean, honako balorazio hauek egiten dituStop + Auzokraziak:

– Bereziki, eskerrak eman nahi diegu beren botoen bitartez hainbeste aldarrikapen eraman dituzten guztiei.

– Lortutako emaitzak baloratzen ditugu, ez hainbeste boto kopuruagatik, baizik eta boto horiek aukera berri bat babestu dutelako, bilgune bat izateko asmoz sortu dena: herri mugimenduak, plataformak, elkarteak eta abar. Hauteskunde deialdiaren aurrean sortu ginen, ia denborarik gabe, eta herritarren artean sendotzea espero dugu, harreman politikorako benetako partaidetza esparrua eskainiz eta pertsonak erdigunean jarriz, alderdien edo talde ekonomikoen interesen ordez.

– Stop + Auzokrazia osatzen dugunok lan horri ekin diogu hauteskunde hauetan, eta gaurdanik aurrera jarraituko dugu eguneroko lanean: batetik, herritarren erantzukizunaren eta ahalduntzearen kultura zabaltzen, gure ondasun eta eskubideen kudeaketa erabaki ahal izan dezagun; eta, bestetik, gizarte bidezkoago eta konprometituago baten alde gure konpromisoarekin bat egin nahi duten herritarren eta gizarte taldeen nahiak biltzen.

– Bidea da Komunalitatea behetik gora kudeatzea AUZOkraziaren bidez, goitik behera kudeatu beharrean; gure eta beren alderdien interesen artean erabakitzen duten politikari profesionalen sistema alde batera utziz.

Guztira 2.893 boto bildu ditugu Bizkaiko Batzar Nagusietarako eta 1.858 Gipuzkoarako. Guztira 4.751. Bestalde, beste 1.031 boto jaso ditugu Bilbon, Donostian eta Getxon, udaletxetarako.

Bilbo 23/5/29

STOP + Auzokrazia

EU