Osasuna
Estatu Batuetako Legebiltzarraren txostena: Covid Estatu Batuetako Armadak sortu zuen eta maskara, urruntasuna… iruzurra izan dira
Estatu Batuetako Kongresuaren txostenoso garrantzitsua ekarri digu, osatzeko bi urte behar izan dutena eta apur bat “biguna” dena. Txosten hori kanal honetan aipatu dugu Cesar Vidalen irratsaioarekin eta gero eta gehiago ari da zabaltzen herritarren artean. Liberumek gaztelerara itzuli du, eta Izan Auzokrazia euskaratzen hasi da. Bestetik abenduaren 20an El Mundo egunkari ezagunean agertu da.
Jatorrizko txostena ingelesez: TXOSTENA
Txostena gazteleraz (Liberum-ek egindako itzulpena): INFORME
Independente: artikulua
El Objective egunkariaren laburpena irekian.
Cesar Vidalen balorazio bere irratsaioan
Canarias Despierta 13 minutu bideoa
EFE agentzia (ez dago ondo laburtuta): albistea
ABC egunkaria: albistea
El Mundon argitaratutako laburpena 3 egunez irekita egon ondoren orain abonatuentzat baino ez: laburpena.
1-Wuhango laborategiko ihes batek sortu zuen eta ez da animaliengandik gizakiengana pasatu. Gizakiak sortutako birus bat izan zen eta da, Estatu Batuek finantzatutako funtzioirabaziaren esperimentu batetik datorrena.
2- Maskarak erabiltzeko derrigortasuna ez zetorren ebidentzia zientifiko eztabaidaezin batetik. Gizarteurruntzea neurri arbitrarioa izan zen, baina ez zen zientzian oinarritu; areago, Fauci doktoreak adierazi zuen neurri hori “besterik gabe” agertu zela.
3-Etxeko itxialdi luzeek “kalte neurtezina” egin zioten herritarren osasun mentalari eta fisikoari.
4-COVID-19aren txertoak ez zuen birusaren hedapena edo transmisioa eten, eta hura onartzeak epe arbitrario bati erantzun zion. Erabaki politikoa izan zen, ez sanitarioa; beraz, haren derrigortasuna (eta osasunpasaportea) ez zuen zientziak babestu, eta kalte gehiago eragiten zuen lagundu baino. Ez zen behar bezala jakinarazi zer lesio eragiten zituen, eta herritarren txertoen segurtasunarekiko konfiantza hondatu zen. Herritar osasuntsuak behartzeak askatasun indibidualak zapaldu zituen, eta ez zuen kontuan hartu askatasun medikoa. Gainera, Administrazioa ez da eraginkorra, justua eta gardena izaten ari sortutako lesioen erreklamazioekin.
5-Immunitate naturala alde batera utzi zuten eta gaixotasunaren aurrean eraginkorrak ziren beste farmako batzuk deskalifikatu zituzten. Txerto esperimentalaren inokulazioa gaixotasuna kontrolatzeko bitarteko bakar gisa merkaturatu eta inplementatu ahal izateko osasun publikoko funtzionarioek ahalegin koordinatuan parte hartu zuten
6-Informazio ez-ofizialaren zentsura egin zen pandemiari buruz: Osasun publikoko funtzionarioek sarritan desinformatu zuten mezu korapilatsu eta gatazkatsuekin, erreakzio desegokiekin eta herritarreei errua leporatuz (adibidez, laborategiko ihesa edo txertoak). Era berean, Administrazioak metodo antidemokratikoak eta, ziurrenik, konstituzioaren aurkakoak erabili zituen, eta sare sozialetako konpainiak ere presionatu zituen edukiak zentsuratzeko.
7-Diruaren erabileran eta koronabirusaren pandemiari aurre egiteko sortutako laguntza-programetan eraginkortasun eta gardentasun falta egon da, eta ustelkeria, iruzurrak eta abusuak modu orokorrean egin dira.
8-OMEk Covid-19aren pandemiari emandako erantzuna “erabateko porrota” izan da, eta bere Pandemien Itun prospektibo eta loteslearekin herrialde baten subiranotasuna kaltetu dezake.