Menú Cerrar

Hauteskundeen aurrean printzipioetan oinarritutako gobernatzeko era berri bat bilatu dezagun

Gero eta herritar gehiago honako diagnostiko honetan bat gatozelakoan gaude: plandemian gobernu eta alderdi politiko gehienen OMEarekiko morrontza agerian geratu da eta ez osasunaren bidetik eta, ondorioz, horren ondorioak nozitzen ari gara (inokulazio esperimentalaren hedapena, hilkortasunaren gehikuntza handia, Big Farmaren diktadura…); Estatu Sakonaren erasoak beste eremu askotara arin zabaltzen ari dira: manipulazio klimatikoa eta ondoriozko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren suntsipen progresiboa eta uraren pribatizatzeko aukera handitu; diru fisikoa desagertzeko plana; autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak desagertzeko asmoa (gero eta zerga, arau eta oztopo gehiago, ticket bai…); energiarekin eta armekin haiek izugarri aberasteko Ukranian gerra sortzea; helburu eugenesikoak dituzten gizarte manipulazioko teknikak nonahi; herritarrei lapurreta sistematikoa eragindako inflazio eta bankuen interesen bidez; gero eta bidezerga gehiago ordainduta dauden errepideak erabiltzeagatik; gero eta estatuarekiko menpekotasun gehiago eta ondorioz askatasun gutxiago; Txinako gizarte kontrolerako sistema gero eta hurbilago…

Badira ere albiste positibo asko, aipatu gabe utzi ezin direnak: petrodolarra desagertzeko bidean dago eta horren ordez BRICSen alternatiba bat sortzen ari da eta ondorioz Estatu Sakonak diru eta tresna gutxiago izango ditu; 2030 Agenda Beltza gero eta oztopo gehiagorekin topatzen ari da; manipulaziorako hedabide ofizialek gero eta jarraitzaile gutxiago dute; herritarren kontzientzia maila gero eta handiagoa da…

Testuinguru horretan hauteskunde batzuk izan ditugu, laster estatukoak izango dira eta datorren urtean Eusko Legebiltzarrekoak eta Europakoak. Horien aurrean aukera desberdinak daudenez (abstentzioa, boto baliogabe ala zuria ala alderdi edo hautagaitza bat bozkatzea) mota guztietako iritziak entzuten ari gara baina, garrantzitsuena faltan botatzen dugu: herria gobernatzeko forma berriak sortu behar ditugula eta inoiz baino beharrezkoa dela.

Maiatzean izan ziren udal, foru eta Nabarrako hauteskundeei dagokienez Stop + Auzokrazian uste genuen herritarrek jarrera pasiboa baino hobe zela jokabide aktiboa izatea. Horrela, ekarpen bat egin nahi izan genuen zerbait desberdina eskaintzeko. Kontua ez da soilik hauteskundeetan nola aurkezten den, baizik eta ondoren nola jokatzen den. Horregatik, iraganean funtzionatu zuen eta etorkizunerako alternatiba izan litekeen Auzokraziaren osagai guztiak kontuan hartu behar direla uste dugu, hau da, Batzarra, Auzolana, Komunala, Ohiturazko Zuzenbidea eta dagokion Foru pasea eta Gizabidea. Gure legeetan oinarritzen ez bagara, erakundeetan ez dago ezer aldatzeko aukerarik eta horretarako herritarren kalterako diren aginduei eta lege arrotzei foru pasea berriro ezarri beharra dago. Hori behetik gorako gobernatzeko aukera bakarra dela uste dugu.

Auzokrazia epe luzerako proiektua da, egiteko zaila baina ezin gara ukoan geratu eta arlo guztietan bide berriak eskaintzea dagokigu, baita gobernatzeko moduan ere.

Herritarrei ardurak hartzeko unea dela esan behar diegu, eta ez dena ustelduta dagoela, zer eginik ez dagoela eta alternatibarik ez dagoela. Ez da hain zaila herri bakoitzean talde bat batzea eta auzokideen, dendarien, enpresen eta elkarteen bilgune bat bultzatzea, besteak beste, honakoak egiteko: jarraipen egokia egiteko udalari informazioa etengabe eskatzea; herritarren interesak babestea; aurrekontuetan tranparik egiten ez uztea; gardentasuna handitzea; aurrekontuen erabakia herritarren esku uztea eskatzea; 2030 agenda beltzari aurre egitea: 15 minutuko hiriak, autoen sarrerak mugatzea; etab. Ildo horretan irailean ikastaro bat egingo dugu udal politikan herritarrok kontrola eramateko ezagutu behar ditugun oinarrizko tresnak izan ditzagun.

Orain estatuko hauteskundeak datoz. Lehenengo esan nahi dugu Auzokrazia ez dela aurkeztuko ez dugulako astirik izan eskualdeetako bilguneak sortzeko, behetik gorako politika egiten hasteko. Eta oinarri bat eratzeari eman diogu lehentasuna: prestakuntza hobetu, datorrenari aurre egiteko tresna juridiko-ekonomikoak landu, etab.

Eta jendeak zer egin galdetzen duenez zentzunez jokatzea gomendatu daiteke: baloratu orain arte alderdi bakoitzak zer egin duen, irakurri programak arretaz gutxienez gero egin dutena eta ez dutena jakiteko, hedabideek zabaltzen dituzten estereotipoak alde batera utzi sistemak kontrolatzen dituelako… Eta garrantzitsuena eskuma-ezkerra ikuspegiak ez gaitzala despistatu eta ondo aztertu egiten dutena, orain arte ikusi dugulako, batzuekin zein besteekin, aberatsak aberatsago eta herritarrak pobreago bihurtzen ari garela etengabe, adibidez, erregaien, elektrizitatearen, bankuen interesen eta zerga igoerarekin herritarren pobrezia handitu da eta autonomoek eta enpresek lehiakortasuna galdu dute.

Hauteskundeak garrantzitsuak dira baina are garrantzitsuagoa da herritarrok hilean ordu batzuk ematea gizarteari, gure interesak defendatzeari, gobernatzen dutenak kontrolatzeari eta horien ordez bozeramaleak jartzeari, politikoki zuzena ez dena baina beharrezkoa dena esateari. Unea da norberekoikeria, erosokeria eta arduragabekeria alde batera uzteko. Ez badugu egiten, garesti ordainduko dugu. Eta horretarako derrigorrean berreskuratu behar ditugun printzipioak daude: lanaren balioa, erantzukizuna, konfiantza, errespetua, zuzentasuna, jatortasuna… Erronka handia dugu!

Eta horretarako derrigorrean berreskuratu behar ditugun printzipioak daude: lanaren balioa, erantzukizuna, konfiantza, errespetua, zuzentasuna, jatortasuna… Erronka handia dugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

EU