Menú Cerrar

Emisio baxuen eremuen iruzurra salatzeko Autokarabana uztailaren 20an Bilbon

Gaur Izan Auzokraziak gonbidapen publikoa egin du uztailaren 20ko Autokarabanan parte hartzeko.

Bilboko Udalak Emisio baxuen eremua indarrean jarri du ekainaren 17an eta irailaren 15etik aurrera 200 euroko isunak jartzen hasiko du.

Irailean ibilgailuen %14k ezingo du sartu baina 2015eko irailetik aurrera %50k ezingo du. Eta ondorengo urteetan are gutxiago. Bilboko Udalak ekonomiaren eta askatasunen aurka egin digun eraso hori gelditu behar dugu.

Uztailaren 20an zatoz 18:00etan Begoñako Basilikako aparkalekura eta handik autokarabana bat egingo dugu, Bilbon zehar, iruzur hau salatzeko.

Emisio txikiko eremuak iruzurra direla baieztatzeko 12 arrazoi baino gehiago dago (nahi baduzu hemen dituzu guztiak, Udalarekin ados daudenekin eztabaidatu ahal izateko):

  1. Europako Batasuna emisioak handitzen ari da, Afrikako, Amerikako eta Asiako janariei muga-zergak kentzen ari zaielako. Europako nekazariak eta abeltzainak suntsitzeko eta 0 km-aren aurka joateko planak, isuriak handitzeaz gain, janariak pestizida gehiago edukitzea eta garestiagoa izatea ekarri du. Hemen, EAJ-PNVk Bizkaiko eta Arabako hiltegiak itxi zituen, abeltzainak izorratzeko eta, azkenean, emisioak handitzeko haragia kanpotik ekarri behar delako.
  2. Europako Batasuna emisioak handitzen ari da, obsoleszentzia edo zaharkitzearen aurkako neurririk hartzen ari ez delako. Produktuen bizitza erabilgarria gero eta laburragoa da, eta ondorioz, azkar botatzen ditugun produktuen ekoizpenean emisioak handitzen ari dira.
  3. Europako Batasuna emisioak handitzen ari da gero eta datu gehiago eskatzean. Kontrol osoa nahi dutenez, eurodigitala, ticketbai,  faktura digitala eta horren moduko neurriak ezartzen ari dira. Horiek kontsumo eta emisio gehiago ekartzen ari dira.
  4. Ez dira kontuan hartzen ibilgailuak egiteko sortzen diren emisioak. Europar Batasunak tranpak egiten dizkigu: auto elektriko baten bateria bat egiteko, ia 300 tona harri eta lur induskatu behar dira, eta hori egiteko behar den eskabadora erraldoiak 1.000 litro diesel kontsumitzen ditu 12 ordutik behin. Zergatik ez dira emisio guzti horiek ere kontuan hartzen?
  5. Ez dira kontuan hartzen familia edo pertsona bakoitzaren emisioak. 20 urteko auto bat astean behin erabiltzen bada, 5 urtean behin autoa aldatzen duenak edo egunero hibrido edo elektriko bat erabiltzen duenak baino emisio gutxiago isurtzen ditu. Zergatik ez da kontuan hartzen hori?
  6. Ez da kutsaduraren arabera egiten. Inork uste al du Abando-Indautxu osoan gainerako auzoetan baino kutsadura gehiago dagoela, eta horregatik debekatu behar dela hor, eta ez gainerakoetan? Udalak, jakina, ez du daturik eman.
  7. Trafikoak eta kutsadurak gora egingo dute inguruko auzoetan. Udalak, neurri baten, trafikoa tokiz aldatuko du, eta, beraz, aipatzen dituzten helburuak faltsuak dira. Izan ere, txostenean ez da balioesten trafikoa erdigunetik inguruko auzoetara eramateak ekarriko duen kaltea.
  8. Ibilgailu askok eko ziurtagiria lortzen dute tranpak eginez. Adibidez, Posche Cayenne batek soilik 80 km-ko autonomia ematen dion bateria bat dauka baina  ibilgailu gehienek baino emisio gehiago bota eta erregai gehiago kontsumitzen du.
  9. Aplikatzeko orduan ez da guztientzat berdina. Une jakin batean trafikoagatik kutsadura gehiegi egongo balitz, gune batzuk ibilgailu guztientarako itxi beharko lirateke, eta ez erdigune osoa baliabide ekonomiko gutxien dutenentzat eta betiko.
  10. EGE ezartzeko erabili diren txosten teknikoek ez dute kutsadura handiagoko beste urte batzuekin alderatzeko parametrorik. Beraz, ezinezkoa da txosten horren azterketa egokia egitea, eta, beraz, ez dugu datu zientifiko konparatiborik neurria egokia den ala ez edo proportzionala den ala ez esateko.
  11. Diru gutxien dutenei kalte ekonomikoak egitea. Zer egingo dugu garraiolariekin edo edozein arlotako profesionalekin Abando-Indautxura joan behar dutenean? Zer egingo dugu auto berri bat erosi ezin duten baina Ibilgailuen Azterketa Teknikoa ondo pasatu duten pertsonekin? Horietako asko, nahiz eta ibilgailu berri bat ezin erosi, aldarazi nahi al zaie? Ala, besterik gabe, autoa kendu nahi zaie?
  12. Zirkulazio askerako eskubidea ezeztatzen du nahiz eta eskubide hori Konstituzioaren 19. artikuluan jasota egon. Udal ordenantza batek sistema juridiko osoa antolatzen duen araua baino indar gehiago al du?

Arrazoi horiek guztiak ikusita, Emisio Txikiko Eremuak hirietan ibilgailu progresiboki debekatzeko plan bat besterik ez da (datorren irailean ibilgialuen erdiak) eta mugitzeko dugun oinarrizko eskubidea kentzea, emisioen aitzakipean. Bitartean Europako Batasuna, emisioak handitzen ari diren neurriak ezartzen ari da, hala nola elikagaien garraioa handitzeko neurriak edo kontsumo produktuak handitzeko neurriak. Iruzur hutsa da.

Bilbon, 2024ko uztailaren 1ean. Izan Auzokrazia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

EU