Menú Cerrar

Auzokrazia bultzatzeko mugimendu berri bat sortu da: Stop 

Mugimendu berri bat sortu da soziokomunalitatea beste modu batera egiteko. Hauteskunde tresna bat da, Stop izena duena, eta bere helburua da herrietan sortzen diren batzarrei, hala nahi badute, euren ahotsa batzar nagusietara, udaletara eta beste lekuetara eramateko laguntza eskaintzea, antolakuntza mailan.

Beraz, mugimendu auzokratiko bat gara eta nahiko genuke Europa mailan herri burujabeen sare bat sortzea, goiko agindu globalistetara makurtuko ez dena eta  herritarren interesak erdigunean jarriko dituena.

Zer gelditu nahi dugu?

Gobernuen eraso guztiei desobedientzia egin nahi diegu:  oligopolioen lapurreta sistematizatuak erregaiekin, argiarekin, bankuen interesekin…, bidesari ilegalak, tiketaren erabateko kontrola, intsektuen janaria eta aldi berean gure nekazaritza eta abeltzaintzaren suntsiketa, manipulazio klimatikoa, osasun sistemaren farmatizazioa,  elikagaien igoera justifikatzeko gerrak sortzea, manipulazio informatiboa…

Zer bultzatu nahi dugu?

Monopolio kontrako legeak, Aurrezki kutxak berreskuratu, Zergak gutxitu, Hirietan mugitzeko askatasunari eustea, Dena ez digitalizatzea, Pribatutasunari eutsi, Diru fisikoa, Terapia alternatiboak, Askatasuna, Uraren kudeaketa komunala, Egia eta zuzentasuna, Janari ekologikoa, betikoa, Egia dioten hedabideak, Zeru garbiak…

Nola funtzionatuko dugu?

Auzokrazia gizartea behetik gora antolatzeko filosofia edo tresna bat da, Euskal Herrian foruak kendu aurretik martxan zegoenaren ikuspegian oinarrituta. Auzokrazia pertsona zintzoen arteko lankidetzan oinarritzen da, zuzenean, bitartekaririk gabe, guztien onerako. Guztion erantzukizuna da eta ezin dugu besteen esku utzi. Guri dagozkigun gai guztietan esku hartu behar dugu, horiek aztertzen, erabakitzen eta gauzatzen, beti ere,  gure gaitasunen eta ezagutzen arabera. Bost oinarri ditu

  • Herriko edo arloko batzarrea izango da erabakigunea. Batzarre horiek udal, aldundi eta beste lekuetara eraman beharreko proposamenak proposatu eta adostuko ditu. Aurrekontuak eta gai garrantzitsuak urtero herritarrek bozkatuko dituzte. Erroldaren %5-arekin herri galdeketa bat egin daiteke, eta aldeko % 51 lortzen badu, aplikatu egiten da. Bozeramaileek batzarren ahotsa eramango dute erakundera, eta urtero txandakatuko dira edo berriro aukeratu ahal izango dira. Dietak baino ez dituzte kobratuko, ez soldatarik edo prebendarik.
  • Komunala bultzatuko da, hau da, herriaren kontrolpean dauden edo egon behar diren ondasun publikoak: eskolak, lehen mailako osasun arreta, lehen mailako justizia, elektrizitatea, ura….
  • Auzolanak egingo dira gizartea saretzeko, herritarrek elkar ezagutzeko eta zergak murrizteko.
  • Batzarrek Pirinioetako edo Ohiturazko Zuzenbide eguneratuaren arabera jardungo dute, eta herriari kalte egiten dioten kanpoko aginduei Foru Pasea egingo zaie.
  • Gizabidearen printzipioen arabera zuzenduko da: lanaren balioa, zintzotasuna, iritzi desberdinak bateratzen saiatzea, etab.

Gaur Bilbon eta Donostian bi informazio-bilera egingo ditugu, eta larunbatean Eibarren:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

EU