Laster bi hauteskunde izango ditugu, lehengoa apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrekoak eta ekainaren 9an Europakoak. Izan Auzokrazia mugimenduan horietan parte hartu behar dugula uste dugu, gaur egun aurkezten diren alderdi gehienek, argi eta garbi, globalismoa eta berorri laburtzen duen 2030 Agenda bultzatzen dituztelako.
Globalismo horrek Europari eta Euskal Herriari zer ekarri dien gero eta argiago ikusten dugu: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren desagerpen progresiboa, enpresa eta denda txiki eta ertainen suntsiketa, kuasimonopolioek herritar, autonomo eta enpresak pobretzea (batetik bankaren interes eta komisio neurrigabeengatik, eta, bestetik, erregaien eta elektrizitatearen prezio onartezinengatik), herrien, kulturen eta hizkuntzen desagerpen prozesua (jaiotzak gutxitzeko eta giza harremanak suntsitzeko ingeniaritza sozialagatik, kanpoko demografia bultzatzen duten dirulaguntza politikengatik…), eskubideen galera eta diktadura globala Txinakoaren antzera (diru digitala, milaka kamerak, kreditu sozialeko sistema…), etab.
Horiez gain, estatuek gero eta zor publiko gehiago metatzen ari dira, pertsonako 38.000 euro, Estatu, Jaurlaritza, Aldundi eta Udalen zorrak batzen baditugu. Bitartean, jartzen dizkiguten zergak Barne produktu gordina halako 3 handitzen dute. Helburua gu pobretzeaz gain, zorpetze izugarrian sartzea da, gure etorkizuna kolokan jartzeko.
Eraso horiek guztiak orain 2030 Agenda laburbilduta ikusten ditugu. Agendari buruz esaten duten guztia alderantziz ulertu behar da. Esaten dute, adibidez, Agendaren bidez pobrezia eta gosea gutxituko direla, baina haien nekazaritza politika, Ukranian eta Gazan sortu dituzten gerrak eta inflazioaren aitzakiarekin igo dituzten interesak ikusita, janaria gero eta garestiagoa dago, eta, jendeak gero eta diru gutxiago du. Igartzen da Agenda hori herritarren kontra egiten dituzten erasoak estaltzeko publizitate tresna bat besterik ez dela.
Estatu Sakonak gobernuak eta alderdi handiak kontrolatzea lortu du, eskumakoak zein ezkerrekoak eta ekonomiaren arlo nagusiak: banka, industria, energia, armamentua, osasuna, elikadura, internet eta sare sozialak, hedabideak … denak haien interesen arabera bideratuz.
Beraz, herritarrok alternatibak sortu behar ditugu, arlo guztietan: elikaduran, osasunean, hezkuntzan, segurtasunean, informazioan… benetan herritarren interesen alde egon daitezen. Erantzukizun historiko bat dugu, gure seme-alaben eta ondorengoen etorkizuna bermatzeko bide bakarra delako.
Ardura eta boterea auzoetara eta herrietara itzuli behar da, Auzokraziara, baina horretarako denbora behar da eta Agendaren bidez 6 urte barrurako ezer gabe utzi nahi gaituzte, haiek prestatzen ari diren bankuen krak baten eta diru digitalaren bidez.
Badakigu hauteskundeak eta abstentzioa manipulatzen dituztela. Espainiako Legebiltzarreko hauteskundeetan ez zuten haien legea bete, ez zituzten aktak zenbatu, ez zuten posta bidezko botoa kontrolatu, eta, horregatik, argi eta garbi esan ahal dugu orain Madrilen dauden ordezkari politikoak ez direla zilegiak eta ez gaudela horiek obeditzera behartuta. Orain, kontrol hori egiten jarraitu behar dugu hemengo zein Europako hauteskundeetan ere. Ez goaz sistema partitokratikoa sendotzera, kontrolatzera baizik, Auzokrazia berreskuratzen dugun bitartean.
Herritarrok herrika eta ondoren eskualdeka antolatzera dei egiten dizuegu. Herriaren kontra datozkigun lege eta arauei foru pasea egiteko eta ordezko egiturak sortzeko garaia da.
Etorkizuna bermatzeko globalismoa eta 2030 Agenda gelditu!
IZAN AUZOKRAZIA