2030 Agendaren helburuetako bat da herritar gehienoi mugitzeko eskubidea kentzea da. Baita pribatutasuna kentzea. Jadanik ez dute ezkutatzen, 2030erako hirietan ez dute nahi jende “arruntak” autoz ibiltzea hirietan, soilik auto berri-berriak izango dituztenak, hau da, herritarren %5 baino gutxiagok izango du eskubide hori, pribilegiatu gutxi batzuek alegia.
Baina ez soilik hirietan, herrietan ere bai. Arratiara bagoaz, Besasain-Kanpazarrera, Laudio aldera, Txorierrira… ikusten dugu trafikoa kontrolatzeko posteak herri guztietarako irteeren ondoan jartzen ari direla. Hau da, helburua ez da, adibidez, Barazarren bidezerga bat jartzea, horretarako bi poste nahiko zirelako. Nahi dutena da epe erdira, Ertaroan bezala, herri batetik bestera joategatik kobratzea. Lehenengo kamioekin hasi dute horietako bide batzuetan, besteok isil gera gaitezen (nahiz eta horren kostua denok ordaintzen hasi garen) baina gero, epeka, denei jarri nahi digute. Eta AP-8? legez ezin dute kobratu kontzesioa orain dela 20 urte amaitu zelako baina hor jarraitzen dute, herritarrak diruz husten!
Eta mugitzeko eskubidea kentzeaz gain pribatutasunaren eskubidea ere kendu nahi digute, Ticket jai eta diru digitalarekin. Bi horiekin jakin nahi dute zer erosten dugun, nora goazen, enpresa eta autonomo guztien produktu, tarifak eta bezeroak, zer egiten dugun une guztietan. Horrekin kontrol osoa izango lukete. DATUEN BABESAREN eta BIZITZA PRIBATUAREN DESAGERPENA lirateke, hitz batez.
Eraso hauen aurrean euskal herritarrok ezin gara isilik geratu eta horregatik, Izan Auzokrazia mugimenduak kanpaina bat abian jarri du izenpeak biltzeko, mobilizazioak egiteko eta bide judizialetik jotzeko.
Mugitzeko eta pribatutasunerako eskubideak arriskuan daude. Horiek babesteko zure laguntza edukiko dugu?
10.000 izenpe bildu nahi ditugu:
Ticketa, bidezergak eta emisio baxuaren kontrako helegiteak jarri nahi ditugu Epaitegian.
Gastuetan laguntzeko hemen duzu kontua: Kutxabank ES16 2095 0113 10 9117239605 (Mik.).
Adi laster egingo ditugun ekintzen deialdietara!2023.01.05. Izan Auzokrazia