Bizi iraupenagatik. Totalitarismoko gidariei ez zaie axola plandemiaren iruzurraren bidez gure osasuna arriskuan jartzea, terapia genikoko inokulazio esperimentalaren bidez. Gizakiok laborategiko arratoiak izango bagina bezala eta gure erabaki eskumena kenduz.
Eskumenak berreskuratzeko. Azken hamarkadatan boterearen berxurgapen bat egon da herri mailatik interes pribatuaren aldeko erakundetaraino. Davoseko foroa, FMI edo OMSk bezalako teknokapitalismoko aterkietatik eztabaida ezinezko neurriak inposatu digute.
Askatasunagatik. Segurtasun edo osasunaren aitzakiekin gizarte kontrolatuago batera garamatza, COVID ziurtagiriaren QRrekin gertatu bezala zeinek zoritxarrez alderdi politiko handien onespena izan duena.
Fidagarritasunagatik. Botereari men egin dioten alderdi zein medio publikoak argi utzi dute ez dutela arazorik eduki zentsurari bultzatzeko arlo guztietan. Ildo ofizial monoteismo bat inposatu dute eta 2030 Agendarekiko atxikimendu akritikoa ikusterik besterik ez dago.
Ezagutzagatik. Kritika eta debateak desagertu plaza publikotik. Konfinamendu eta osasun histeria bultzatuz gizartea narkotizatu dute hipnosi kolektibo bat sortuz eta mundu diktadura bat ezarriz. Alde bakarreko errelatoa jarraituz transhumanismorako bidean.
Humanismoagatik. Gizaki sumiso eta errobotizatu baterako neurriak eta aholkuak gure izaeraren aurka doaz. Adimen artifizialaren bidez gure pentsaera eta sentitzeko nortasuna galtzeko arriskua handituz doaz.
Euskal nortasunagatik. Gure txikitasunetik batzarraren bidez behetik gorako agintea berreskuratu nahi dugu, gure talde izaeraren balioak goraipatu nahi ditugu.
Balioengatik. Diru gosean oinarritutako indibidualismoa ez zaigu atsegin, elkartasuna, errespetua eta askatasuna beharrezkoak ditugu garai hauetan. Ezin dugu gehiago galdu.
Egiagatik. Hainbeste gezurren artean egia behar dugu ezagutza eta eskubideak berreskuratzeko. Horregatik behintzat Auzokrazia + Stopen alde bozkatu beharko genuke.
Angel BidaurrazagaVandierdonck