Menú Cerrar

Donostialdeko eta Oarso-Bidasoako Hauteskunde Batzak pasa den astean egin behar izan zuen boto zenbaketa gaur egun du

Gaur Auzitegiko 14. aretoan egin da hauteskunden boto zenbaketa, Batzar Nagusienetako Donostialdeko eta Oarso-Bidasoako barrutietakoa. Pasa den ostiralean Donostiako Udalekoa soilik egin zen, alderdi batek eskatuta baina ez ordea Batzar Nagusiena.

Horregatik Stop+Auzokraziak, helegite baten bidez, eskatu zuen legeak dioena egitea, hau da, egiaztatzea ea aktetan agertzen diren kopuru guztiak eta telematikoki jaso zirenak bat datozen.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Hauteskunde Batzari helegitea onartzeagatik eta hauteskundeak ezarritako bidea ondo betetzeagatik. Kontuan hartu behar dugu alderdi txikiek ez dugula aukerarik akta guztien kopiak izateko eta egin behar den egiaztapen lana egiteko eta gaur aukera hori eskaini zaigu. Boto zenbaketa 10:00etan hasi eta 13:20an amaitu da eta 6 akta zuzendu behar izan dira, datuak bat ez zetozelako.

Donostian ikusi dugun jarrera ez du zerikusirik Bilboko Hauteskunde Batzan pasa den astean ikusi genuenarekin. Han Stop+Auzokraziako 9 kideei ekitaldi publiko horretara sartzea ukatu zitzaien eta horrela gardentasun guztia kendu zioten eta legea urratu zuen. Gainera horregatik eta zenbait aktatan topatutako irregulartasunengatik jarritako helegiteari ere ez diote aintzat hartu.

Garrantzitsua da arlo guztietan ardura hartzea eta kasu bakoitzean dagokiona exigitzea. Egin dezagun.

Donostia, 2023ko ekainaren 9

EU