Menú Cerrar

Zaramek igoera itzela 2026. Bilbon %45

Izan Auzokraziak kezka handiz ikusten du estatu espainarrean eta Euskal Herrian oraindik gehiago, zergak igotzeko politika geldiezina, BPGren gaineteik eta inflazioaren gainetik, eta horren barruan, 2026 udal guztietan indarrean jarriko dutena: zaramen zerga berriak.

Kasu gehienetan igoerak %40etik %60ra bitartekoak izan daitezke. Adibidez, Bilbon %45 izango dela adierazi dute.

Urtez uste ikusten dugu zerbitzu publikoak berdin edo txarrago eskaintzen direla (aurrez aurreko arreta zuzena kendu dute, osasun arloan gero eta txarrago baina zergak etengabe gora. Eta horrez gain, zor publikoa ere etengabe gora. Zer egiten ari dira gure diruarekin eta etorkizunarekin?

Gure ustez herritarrok gai honi buruz informatzea garrantzitsua da eta gero alegazioak jartzea. Haiek badakite herritarren kontrako eraso berria dela eta horregatik udan jarri dute alegazio epea. Bilbon, oker ez bagaude, abuztuaren 12an amaituko da.

Ondoren herritar batek prestatu duen alegazio bat dago. Animatu nahi zaituztegu alegazio hori aurkezten edo zuk ikusten duzuna.

Izan Auzokraziak proposatuko du zergak KPI baino gehiago ezin igotzea.

EU