Menú Cerrar

Ekainaren 8an Donostiako 2. karabana emisio gutxiko iruzurra salatzeko

Karabana

Igande honetan autoen bigarren auto eta motoen karabana emisio gutxiko iruzur, lapurreta eta debekuaren aurka Donostian  

Iruzurra: Badira pisu handiko 16 arrazoi baino gehiago, emisio gutxiko eremuak deitzen duten horiek iruzur, lapurreta eta debekurako epe erdiko prozesuak baino ez direla ikusteko: https://izanauzokrazia.eus/emisio-baxuak/

Gradualtasuna: Sylvain Timsit idazle frantziarrak ederki azaldu zigun herritarrak manipulatzeko 10 oinarriak zeintzuk diren. Hirugarrena “gradualtasuna” da, eremu hauetan ederki aplikatzen ari direna: Herritarren aurkako neurri bat onartzeko, nahikoa da pixkanaka aplikatzea, egunez egun, urtez urte. Estatuko funtzioen murrizketa, pribatizazioak, lan prekarietatea, ezegonkortasuna, langabezia masiboa, bizitza duina ziurtatzen ez duten soldatak. Hori guztia aldi berean gertatuko balitz, iraultza eragingo luke.” Hemen gauza bera, gehienei autoz ibiltzea debekatu nahi diete 10 bat urtetan: debekua hirietako erdiguneetan sartzeko, herrietan sartzeko (Balmasedan jada…), inguru zabalagoetan sartzeko (gelditu den Iparraldeko saiakera), pertsona batekin ezin zirkulatzea, zailtasun gehiago IAT pasatzeko, karneta ateratzeko… Neurri pilo bat prest daukate. https://www.eldebate.com/motor/20250526/electricos-combustion-bruselas-tiene-claro-cuantos-menos-coches-menos-emisiones_300564.html

Lapurreta. Udal asko jadanik diru gehiago ateratzen dute EGEen isunengatik TAOren isunengatik baina gehiago nahi dute: https://www.eleconomista.es/energia/noticias/13387779/05/25/el-gobierno-obligara-a-los-ayuntamientos-a-multar-en-las-zonas-de-bajas-emisiones.html

Diru sarrera gutxiago duten herritarren kontrako erasoa. Frantzian horregatik debekatu dituzte, neurri erabat klasista delako. Hemen, Euskal Herrian badirudi batzuek uste dutela ez zaiela autoa ezin erabiltzeko momentua helduko.  Bada jesarrita itxaron eta ikusiko dute!

EU