GELDITU!
– Emisio baxuen aitzakiagatik autoak hirietan debekatzea
– Tiketa eta kameren kontrola
– Bankuen, erregaien eta elektrizitatearen lapurreta
– Peaje ilegalak: AP-8, Barazar, Laudio, Txorierri…
Herritar, dendari, autonomo eta enpresen kontrako oztopo, lapurreta eta kontrola egunez egun handiagoa da. Aski dela esateko ordua heldu zaigu!
1. Emisio baxuen aitzakiarekin autoen %50k ezin izango da sartu Bilboko erdigunean ekainaren 15etik aurrera eta laster beste hiriburuetan ere ez. Eta, progresiboki, 2030erako ia auto bat ere ez. Emisioak txikitu nahi dituztela? EZ, EZ eta EZ, dena gezurra da. Gero eta janari eta produktu gehiago Afrika, Asia edo Amerikatik ekartzen dituzte. Laranjak, adibidez, Valentziatik ekarri beharrean Hegoafrikatik itsasontziz eta gero Holandatik kamioiez, kutsadura izugarri handituz. Okelaren %100 adibidez, Bizkaian eta Araban, kanpotik ekartzen dute, hiltegiak nahita itxi dituztelako, hain zuzen ere, autoak Bilbora sartzea debekatu nahi diguten berberek. Benetan emisio baxuak nahi izatekotan 0 km bultzatu behar da baina Europako nekaritza eta abeltzantza suntsitzen ari direnez, hori dena bost axola zaie.
2. Tiketa eta kamaren kontrol diktatoriala. Enpresa handiei zergak ez ordaintzea uzten diete bitartean (Amazon….), denda txikienek, azoka batean dabiltzan nekazariek… ticketa jarri behar dute, une oro saltzen dutena Ogasunak jakin dezan. Horretarako dirutza gastatu behar dela? Fakturak prestatzeko denbora gehiago ematen dela? Hacker batek enpresa guztien fakturazioa, bezeroak, prezioak… hackeatu ahal dituela eta horrekin enpresa horien etorkizuna arriskuan jarri? Bost axola zaie. Kontrol osoa nahi dute. Baina guk argi dugu: datu pertsonalak ezin dira babestetu ticket jai eta kamerekin, erabat kontrajarriak direlako.
3. Bankuen, erregaien eta elektrizitatearen lapurreta. Monopolio gisa diharduten banku, erregai eta argiaren enpresek nahi dutena kobratzen digute. Lehiaren Epaitegiak soilik txiki eta ertainei jartzen dizkie isunak, handienei nahi dutena egiten uzten dien bitartean. Adibidez, aurrezki kutxak, Pastor bankua, Bankia… laster Sabadell? desagerrarazi dituzte, hiru banku handiek merkatu osoa kontrolatu dezan eta ondorioz, nahi dituzten interesak eta komisioak kobra ditzaten. Telefonian ere 3 enpresa nagusi bakarrik utzi dituzte. Monopolioak gelditzen ez baditugu, ezer gabe utziko gaituzte. Eta hori gutxi balitz, zergak aberastasuna baino 3 aldiz gehiago handitzen dizkigute, eta hala ere, zor publikoa pertsonako 38.000 euro izatera heldu da (2.000 euro gehiago urtero). Porrotera garamatzate!
4. Peaje ilegalak: AP-8, Barazar, Laudio, Txorierri… Estatuan autopisten kontzesioak amaitu direnean, legea betez, bidesariak kendu dituzte Burgosen, Katalunian, Valentziako Komunitatean…. Hemen legez kontra, kobratzen jarraitzeaz gain, bidezerga berriak jartzen ari dira (Beasain-Bergara…) baita errepide normaletan ere, Arratia eta Nerbioi eskualdeetan adibidez. Horretarako eskuratu genuen autonomia? Besteek baino gehiago ordaintzeko? Herritarrei legez kontrako peajeak kobratzeko?
Elkarrekin, gure ekonomia eta eskubideak babesteko!
Elkarteak: Izan Auzokrazia, Osasuna Libertad eta AP-8 Peajerik ez