Menú Cerrar

Bi urtetan ia bi mila denda itxi behar izan dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, besteak beste, Jaurlaritza, udal eta politikarien utzikeriagatik

1824 saltokik betiko itxi behar izan dute azken bi urteotan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian. Komertzio hauen behin betiko ixtearen arrazoiak honako hauek dira: onlineko lehia, belaunaldien arteko erreleborik ez, alokairu garestiak, salmenten jaitsiera, mantentze gastuak, neurriz gaineko zergak, Ticket Bai kontrol sistema ezartzea eta oztopo administratiboa…

Saltokiak, egunez egun, gutxiago dira hiru lurraldeetan eta nabarmena da horien galera azken lau urteetan. Euskadiko Merkatarien Konfederazioak, Euskomerrek, dioenez, lokal hutsak “erakartze efektua sortzen du, eta hirigune edo herri gunearen irudia hondatzen laguntzen du, abandonu eta hondamendia nagusitzen baitira gure kaleetan. Eta, tokian tokiko nortasuna galtzen da, gure komertzioak izan duen baliorik behinena”, hain zuzen ere.

Esandakoarekin batera, tokian tokiko merkataritzan erosteko kontzientziazio handirik ez dagoela nabaritzen du Euskomerrek. Sektoreak Barne Produktu Gordinaren % 11 sortzen du, eta enpleguaren % 14 da.

Euskal Erkidegoko administrazio eta alderdi politiko guztiek sektore eta langile horien babesarekiko erakutsi duten utzikeria ezin imajinazkoa da. “Plandemia” garaian erakutsi zuten mespretxurik zantarrena, saltoki guztiak ixtera behartu zituztelako, erkidegoko agintariek produktuak online erostera bultzatzen zuten bitartean.

Nazioz gaindiko korporazio handiak aberasten ziren heinean, gure herrietako dendek porrot egiten zuten. Zoritxarrez, askok eta askok ezin izan zuten negozioak berriro ireki.

Politikoen aldetik beste oldarraldi bat Ticket Bai programa ezartzea izan da. Programaren helburua ez da dendaria kontrolatzea, bezeroak eta herritarrak kontrolatzea baizik. Esan behar dugu, programak datu pertsonalen babeserako legea urratzen duela, bezeroaren datuak babestuta ez daudelako.

Faktura batean eroslearen datuak agertzen dira, erositako produktuak eta ordaindutako diru kopurua. Urrats bat gehiago agintariek gure gainean erabateko kontrola izan dezaten.

Asmo hori 2030 pobreziaren Agendan bete-betean sartzen da, gure politiko guztiek sustatzen duten esklabutza baterako programa da; estatuaren menpe bizi ez den herritar “librea” dute jomuga: nekazariak, abeltzainak, arrantzaleak, zerbitzu eta merkatariak …

Izan Auzokrazia herriaren eta herritarron aldeko mugimendua da, gu guztiok menderatuak izatearen kontrakoa.

Mugimendu honetan parte hartu nahi baduzu, batu zaitez IZAN Auzokraziara.

EU